Hiri Galduak proiektuaren bideoklip berria
Badira hilabete batzuk Hiri Galduak proiektuak lehen argitalpena egin zuenetik. Hi Exekutibo! taldeko Josu Calvo musikariaren bakarkako egitasmoa da. Hiri galduak abestia erabili zuen diskoaren aurkezpena egiteko, baina orain, bideoklip berri batekin dator. Alex Unai Arrietak zuzendu du Zurekin kantuan oinarritutako ikus-entzunezkoa.