Goierriko artisten 16. topaketa egin dute gaur Beasainen
Goierriko Artisten Topaketa egin dute gaur Beasainen. 16. urtea da aurtengoa eta taldeko erakusketa egiteko biltzen dira eguberri inguruan. Aurten, bigarren aldiz, Goierriko Artisten Topaketaren erakusketa Beasaingo Igartza Jauregiko erakusketa gelan egingo da eta gaur egin dute inaugurazio ekitaldia. Adin eta disziplina ezberdinetako 37 artisten pintura, argazki eta eskulturak egongo dira ikusgai bertan gaurtik hasi eta urtarrilaren 4a bitarte. Horietako asko elkartu dira gaur Igartzan inaugurazio ekitaldian eta bisitariek, lanak ikusteaz gain, haiekin hitz egiteko aukera ere izan dute. Topaketa eta erakusketaren helburua, bertako artisten lanak ezagutzera ematea da.