Motorraren zaletuek Beasainen dute hitzordua asteburuan
Motorraren zaletuek hitzordua dute gaur eta bihar Beasainen, motorraren asteburua antolatu baitute. Gaur larunbata, egun osoan zehar ekintza ugari egin dira; goizean hasita Gernika pasealekuan, kart elektrikoak erabiliz umeentzako bide heziketa ikastaroa egin dute. Toki berean, scalextric erraldoia ipini dute eta gerturatu direnek probatzeko aukera izan dute. Gainera, auto telegidatuak ere izan dira.
Bestalde, Gipuzkoa plazan, helduentzako segurtasunez gidatzeko ikastaroak emango dituzte, 19:00ak arte.
Gernika pasealekuan ere, bihar, igandea burutuko den lasterketan parte hartuko duten autoak ikusteko aukera izan da. Gaur egin baitute autoen azterketa. Guztira, mota desberdinetako 35 ibilgailuk parte hartuko dute bihar. Tartean izango dira, Joseba Iraola, Javi Villa edota Txus Jaio auto gidariak. 10:00etan abiatuko da lehena, Beasaingo Erauskin plazatik eta 2,5 kilometroko ibilbidea egingo dute.