Txindoki elurtuaren maldak, mendizaleen gozagarri
Elur kontuak zeresan handia ematen ari dira azken egunotan kalean zein komunikabideetan. Goierriko herri eta mendate garaienetan dagoeneko elurra ari du, baina gozatua hartu nahi duenak mendira joatea besterik ez du. Gotzon Aranburu kazetari eta bideogile zumarragarrak gaur goizean Aralar aldera joatea erabaki du, eta Txindoki inguruko bildu ditu ondoko bideoan. Mendizale eta eskiatzaileek gozatua hartu dute. Oriako iturritik gorako malda elurtuan.