Martin Diez eta Vanessa Perez izan dira Arriarango mendi lasterketako irabazleak. Proba motzean berriz, Iñaki Arriaran eta Oihana Arratibel izan dira azkarrenak
Martin Diez segurarrak eta Vanessa Perez andoaindarrak irabazi dute Arriarango mendi lasterketako proba nagusia. Proba motzean berriz, Iñaki Arriaran oñatiarra eta Oihana Arratibel ordiziarra izan dira azkarrenak.
Lasterketa luzean, gizonezkoen artean, lehen lauak goierritarrak izan dira: Martin Diez Virto, Koldo Agirre beasaindarra, Jon Telleria legazpiarra eta Imanol Inza zumarragarra. Sergio Serrano idiazabaldarra zazpigarren postuan sailkatu da, Josu Imaz beasaindarra zortzigarrenean, Jon Aizpuru beasaindarra bederatzigarrenean eta Mikel Pujana ordiziarra hamargarrenean. Emakumezkoei dagokienez, bigarrena Marian Lucera antsoaindarra izan da eta hirugarrena Laida Elizegi zaldibiarra.
Lasterketa motzean, lehen hiru emakumezkoak goierritarrak izan dira: Arratibelen atzetik Saioa Arkonada zegamarra eta Olatz Unanue aramarra sartu dira. Janire Agirre ataundarra bosgarren postuan sailkatu da, Ainhoa Matxinandiarena ordiziarra seigarren postuan, Ainize Lasa beasaindarra zazpigarrenean eta Nerea Rosado ataundarra hamargarrenean.
Lasterketa luzea (23 kilometro):
· Martin Diez Virto (Segura) …………….. 1:49:45
· Vanessa Pelaez (Andoain) ……………… 2:17:28
Lasterketa motza (11 kilometro):
· Iñaki Arriaran (Oñati) …………………… 49:17
· Oihana Arratibel (Ordizia) …………….. 59:22
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.