Lasterketa motza Unai Santamariak eta Maria Zorrozak irabazi dute; luzea, berriz, Julen Larruzeak eta Ainhoa Sanzek
Segura-Zerain mendi lasterketako ibilbide luzeko (25 kilometro) korrikalariak izan dira irtetzen lehenak, mendi lasterketa batean istripua izan zuen Jokin Lizeaga korrikalari urnietarrari omenaldia egin ondoren. Ordu laurden bat beranduago, berriz, ibilbide laburrekoak (15 kilometro) irten dira. Goierriko Trail Kopako bosgarren proba puntuagarria izan da Sanson proba.
Segura eta Zerain arteko mendietan barrena lasterketa egin ondoren, lasterketa motzeko korrikalariak iristen izan dira lehenak.
Unai Santamaria hernaniarrak 1:08:38 denbora egin du;
Unai Cobos ordiziarra sartu da bigarren tokian, 16 segundo beranduagoa; eta hirugarrena,
Jon Alberdi zestoarra, 1:09:27ko denbora eginez.
Emakumezkoetan azkarrena,
Maria Zorroza gernikarra izan da, 1:17:30 denbora osatuz; bigarrena
Sarah Ugarte donostiarra sartu da 1:29:59 denbora eginez, eta hirugarrena,
Ainhoa Matxindariarena ordiziarra, 1:36:26. 101 korrikalarik bukatu dute lasterketa.
Ibilbide luzekoak
Lasterketa luzeko lehenengo korrikalaria, Julen Larruzea larrabetzuarra errenka iritsi dira helmugara (02:13:20), eta bigarren eta hirugarren postuak, berriz, sprintean erabaki dira: Iñaki Olano altzoarraren (02:13:38)eta Martin Diez segurarraren (02:13:39) artean.
Emakumezkoetan, azkarrena, Ainhoa Sanz urretxuarra izan da (02:34:45). Bigarren postuan Marta Antoñana bizkaitarra helmugaratu da (02:43:23) eta hirugarrenean, Amaiur Iglesias errenteriarra (02:58:11). 95 korrikalarik amaitu du lasterketa luzea.