Lazkaoko udal gaiak eta Goierri Valley ekimena ezagutu ditu foru aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren diputatu nagusi Markel Olano eta Ekonomia Sustapeneko diputatu Ainhoa Aizpuru Lazkaon izan ziren atzo, bisitan. Udalaren egitasmoen, egoeraren eta lanen berri jaso zuten, goizean. Udalaren buru Felix Urkolarekin, Aitor Altuna zinegotziarekin eta udal teknikariekin bilera egin zuten. «Berritasuna da teknikariak eta funtzionarioak ere bileran egotea, oso gutxitan gertatzen da», zioen Olanok.

Goierri Valley enpresa ekimeneko ordezkariekin bildu ziren gero. Azkenik, Leberri lantegira bisita egin zuten.

Soziala eta ekonomikoa

Urkolak bisita eskertu zien bi foru agintariei, «lehen aldia» delako herriaren nondik norakoak jakitera etortzea. Olanok, bi helburu nabarmendu ditu, Lazkaon eta Goierrin garatzeko: ikuspegi soziala lantzea «funtsezko» jo du, eta ekonomia arloan proiektu zehatzak agindu ditu.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend