Kirmen Uribe idazlea egongo da irakurle klubaren solasaldian

Gaur, 18:30ean, euskarazko irakurle taldea elkartuko da Legazpiko Udal Liburutegian. Oraingoan Kirmen Uribe idazlearen Elkarrekin esnatzeko ordua eleberria irakurrita eraman, eta haren gaineko solasaldia egingo dute idazlea bertan dela.

Legazpiko liburutegia sortu zutela 50 urte betetzen dira aurten, eta euskarazko nahiz gaztelaniazko irakurle taldeak martxan jarri dituzte. Euskarazkoak Gorka Azkarate urretxuarra du gidari; gaztelaniazkoak, Monica Leiva katalana.

Gaurko saiora euskaraz irakurtzen duen legazpiar oro joan daiteke, ahal dela liburua irakurrita. Bide batez, irakurle taldeak nola funtzionatzen duen ikus dezake.

Elkarrekin esnatzeko ordua 2016an argitaratu zuen Susak eta Uriberen hirugarren eleberria izan zen. Nobelaren oinarrian egiazko pertsonaiak eta gertakariak daude. Familia baten bizipenen bitartez, XX. mendeko kronika egiten du idazle bizkaitarrak: 36ko gerra ostea, erbestea eta Bigarren Mundu Gerra, besteak beste.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend