Berdintasunaren gaia lantzeko topaketa egingo dute Itsasondon
Ekaineko agenda bete-betea dute Itsasondon. Aurten lehenengo aldiz egingo dute Topaketa Eguna deitu dutena. Ekainaren 30ean egingo dute, larunbatean. Egun horretarako egitarau oparoa prestatu dute.Haur, gazte, heldu, herritar guztientzat izango da lehe...
Haur, gazte, heldu, herritar guztientzat izango da lehenengo topaketa eguna. Goiza hausnarketarako izango da, arratsaldea berriz, aisialdirako.
Egun osorako egitaraua prestatu dute. Goizerako, berdintasunaren gaia lantzeko mahai inguruak antolatu dituzte eta haietan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea komeni da. Emakumeak batetik, gizonezkoak bestetik eta haurrentzako mahaingurua ere antolatu dute. Ondoren, bateratutako mahai ingurua egingo dute.
Eguerdian, berriz, bazkari herrikoia egingo dute. Bazkarira joateko txartelak salgai daude 5 euroren truke Kaxintanen eta Lurdes janari dendan.
Gainera, mikrometraje emanaldia ere egingo dute egun horretan. Banaka edo taldeka eginda, berdintasunaren gaia jorratzen duten bi minutuko bideoak izan beharko dute. Ohiko egoerak landu beharko dituzte eta sakelekoarekin egin daitezke. Parte hartu nahi duen orok, 644 984 467 telefonora bidali beharko du Whatsap bidez.