San Lorentzo eguna, festetarako beroketa

Gabiriako Ugarana Goikoa auzoan ospatuko dituzte San Lorentzoak egun osoan zehar

Astelehenean hasiko dira Gabiriako festak, baina ordura arte itxaron ezin duenak, bihar bertan has dezake festa. San Lorentzo eguna ospatuko duten Ugarana Goikoa auzoan, Korta jatetxearen inguruan.

11:00tan hasiko da festa mezarekin. Zizka–mizkak izango dira jarraian, eta arratsaldean mus lehiaketa. San Lorentzo eguneko urteroko formatuari eutsi diote, hortaz.

San_Lorentzo_eguna_Gabiria

Gabiriarrentzat berezia izaten da abuztuaren 10a

San Lorentzo eguneko festa Andre Mari Jaien atarikoa izaten da. Astelehenetik aurrera, ekitaldiz josaitako bost egun izango dituzte gabiriarrek gozatzeko: 19:00etan hasiko dira festak txupinazoarekin eta makilaren jaitsierarekin. Nabarmentzekoa, lehen gauen gazte afaria izango dela, eta Eonian Elektrotxaranga festa luzatzeko. Biharamunean, gaztetxoen olinpiadak, apar festa, bertso saioa herriko plazan, Tio Teronen Semeen eskutik dantzaldia eta Lukiek eta Sukarra 37ren kontzertuak. Asteazkenean, besteak beste, txirrindulari proba eta mozorro desfilea izango dira. Ostegunean, altxorraren bila eta mozorro dantza, Glaukoma eta Urbi selektaren kontzertuekin, eta ostiralean, Joselu Anaiek itxiko dituzte festak aurretik afari merienda herrikoia eginda.

Andre Mari Jaien egitaraua, xehe–xehe:

  • Abuztuak 13
    • 18:00: Pelotak partidak
    • 19:00: Txupinazoa eta makila jaitsiera
    • Ondoren: Bergarako zezenak
    • 21:30: Gazte afaria
    • Afalostean: Eonian Elektrotxaranga
  • Abuztuak 14
    • 17:30: Gaztetxoen Olinpiadak
    • Ondoren: Apar festa
    • 19:00: Bertso saioa herriko plazan: Iker Zubeldia, Aitor Sarriegi, Sustrai Kolina, Igor Elorza, Txaber Altube eta Aratz Igartzabal
    • 23:00: Tio Teronen Semeen dantza emanaldia
    • Ondoren: Likuek eta Sukarra 37
  • Abuztuak 15
    • 11:00: Meza nagusia
    • 12:00: XXVII. Ormaiztegitik Gabiriara txirrindulari igoera
    • 19:00: Goruntz dantza taldeko nagusienek eta haurrek eskainitako saioa
    • 18:30-19:30: Bola eta toka txapelketa
    • 23:00: Laiotz taldearekin dantzaldia goizaldera arte
    • 01:00: Mozorro desfilea
  • Abuztuak 16
    • 11:00: Meza nagusia
    • Ondoren: Saloi dantzak herriko plazan
    • 16:30: Txikienentzako puzgarriak
    • 17:30: Altxorraren bila eta mozorro dantza
    • 18:30-19:30: Bola eta toka txapelketa
    • 19:00: Sagardo eta txistor dastaketa
    • Ondoren: Oilaskoak salgai
    • 22:30: Glaukoma eta Urbi Slekta eta Lagunak taldeen kontzertuak
  • Abuztuak 17
    • 11:00: Meza nagusia
    • Ondoren: XXXVIII. tiragoma, bola eta toka txapelketak
    • 19:00: Euskal musika
    • 19:00-20:00: Urtero bezala, ardo beltz banaketa eta afari merienda herrian zehar
    • Gauean: Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend