Euskara ikasteko ikastaroak Itsasondon
ITSASONDO // Aurten ere, Itsasondon bertan euskara ikasteko ikastaroak antolatzeko saiakera egingo dute. Ikastaroak udalak diruz lagunduak izango dira gainera. Modu horretan, herritarrek herrian bertan euskara ikasteko erreztasunak izango dituzte. Izen...
ITSASONDO // Aurten ere, Itsasondon bertan euskara ikasteko ikastaroak antolatzeko saiakera egingo dute. Ikastaroak udalak diruz lagunduak izango dira gainera. Modu horretan, herritarrek herrian bertan euskara ikasteko erreztasunak izango dituzte. Izen-emate epea dagoeneko zabalik dago hilaren 21era arte. Ikastaroen inguruko xehetasunak eskatzeko eta izena emateko, Itsasondoko udaletxean edo 943 88 11 70 telefonoan.