Trikuharrien bidean barrena

bost herri arteko mendi irtera

Hirurogehi bat mendizale elkartu dira asteburuan, Bost Herrien Arteko Ibilaldian // Argazkia: Pello Agirrezabal

Segura, Idiazabal, Zegama, Mutiloa eta Zeraingo mendizaleek urteroko irteera egin dute asteburuan. Denera hirurogehi bat lagun elkartu dira, Ataun eta Idiazabal arteko mugan, 16.2 kilometroko ibilbidea egiteko. Joxean Mujika arkeologoa izan dute bidelagun, eta bertako trikuharrien historia kontatu die parte hartzaileei. Hain zuzen ere, Altzaniako zortzi dolmenen esplorazioa izeneko liburuaren berrargitalpen bat eskuratzeko aukera izan dute ibiltariek.

Ibilaldi honi lotuta, Joxean Mujika izango da Tertulian saioko hurrengo gonbidatua, eta Idiazabalgo aztarta arkeologikoak izango ditu hizpide.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend