Aurtengo Udazken Kulturalaren lehenengo hiru ekitaldiak izango dira gaur: 18:00etan, erraldoien eta buruhandien irteera izango da plazatik, Goizeresi txistulariek lagunduta; 19:00-etan, Kantujirako taldeak Igartzatik hasiko du ibilbidea eta euskal kant...
Aurtengo Udazken Kulturalaren lehenengo hiru ekitaldiak izango dira gaur: 18:00etan, erraldoien eta buruhandien irteera izango da plazatik, Goizeresi txistulariek lagunduta; 19:00-etan, Kantujirako taldeak Igartzatik hasiko du ibilbidea eta euskal kantak abestuko ditu herriguneko kaleetan; eta 22:00etan, eta Igartza Musikaren barruan, Mielotxin folk talde nafarrak kontzertua eskainiko du Igartzako Jauregian.
Lau lagunek osatzen dute Mielotxin taldea: Iñigo Aguerrik, Ismael Yagüek, Salva Tarazonak eta Xabier Fochek. 2003. urtean sortutako taldea da eta 2004an hasieran hasi zen kontzertuak eskaintzen Nafarroan. Sari ugari irabazitakoa eta lau disko ditu argitaratuak. Izen handiko musikari askorekin jo izan dute: Hevia, Flook, Eliseo Parra, Tradere, La Masguña, Berrogüetto, Shooglenety…. Mielotxin taldeak, «Oinarin dantzariekin batera, herriko musika eta modernitatea konbinazio bikaina egitea posible dela adierazten du, kalitate musikala, freskotasuna eta originaltasuna elkartzea lortuz».
Kometak egiteko tailerra
Bihar, kometak egiteko tailerra egingo dute Igartzako jauregian, 16:30ean. Beharrezkoa da aurrez izena ematea:
igartza@beasain.eus – 943 08 77 98.