Aiestaran-Erreka auzoan bihar izango dute urteko festa zaldibiarrek

Zaldibiako Aiestaran-Erreka auzoko bizilagunek aurten ere antolatu dute urteroko festa. Santa Barbara ospatu ohi dute; nahiz eta abenduaren 4an den, bihar elkartuko dira auzotarrak.

Ohiturari segiz, lehenbizi elizkizuna egingo dute, 12:30ean santuaren irudia daukan kaperatxoaren aurrean, Arkakarako errepidean.

Jarraian, Lazkaoetxe jatetxera aldatuko da festalekua, eta han egingo dituzte egitarauko gainontzeko ekitaldiak.

Toka txapelketa herrikoia jokatuko dute, 13:30ean. Bazkaria 14:00etan hasiko da, jatetxean bertan. Bazkal ondorena girotzeko, aspaldiko bi lagun bertsolari gonbidatuko dituzte Aiestaran-Errekara: Gregorio Larrañaga Mañukorta eta Xabier Zeberio.

Dantzaldia arratsaldean

Mus txapelketa eta karta jokoak ere izango dituzte, arratsaldean. Dantzaldirako musika Arantxa Etxeberriak eta Ainhoa Intsausti ama-alabek joko dute (17:00). Bazkari-txartelak salgai dituzte.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend