Ampo Ordiziak bosgarren tokian amaitu du joanekoa
Valladolidetik esku hutsik bueltatu dira Marotias eta Garmendiaren mutilak. VRAC Quesos Entrepinares etxeko taldea nagusi izan da, bai zelaian eta baita markagailuan ere. Ampo Ordiziak gertu izan du defentsako bonusa, baina azkenean, 42 eta 12 galduta,...
Partidaren hasiera parekatua izan da, baina goierritarren lehen akatsa Pablo Gilek aprobetxatu zuen, etxekoen lehen entsegua egiteko. Valentin Cruzek bi zigor kolpe gauzatu zituen ordiziarrentzat, eta 10-6ko markagailuarekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian ordea, denak emanda atera zen VRAC, eta 15-6 aurreratu ziren. Cruzek beste bi zigor kolpe asmatuta, 15-12 gerturatu ziren markagailuan, partida bukatzeko 25 minuturen faltan. Etxeko taldeak hobeto eutsi zion partidaren nekeari eta presioari, eta azken txanpan markagailua 42-12raino puztea lortu zuten.
Ekuadorrean, bosgarren
Heineken Ligaren ekuadorrean, erdia jokatu baitute dagoeneko, sailkapen nagusian bosgarren postuan dago Ampo Ordizia, 31 punturekin. Sei garaipen lortu dituzte, berdinketa bat eta lau porrot. Hurrengo partida ere etxetik kanpo jokatuko dute; igandean, Santboianaren aurka. Sailkapen nagusian, ordiziarren atzean daude katalanak.