Liderrari irabazita zortzigarren postuan da Biok Zerbitzuak
KIROLA // Garaipen garrantzitsua lortu zuten Biok Zerbitzuakekoek larunbatean Majorin Zarautz Leihoaken aurka jokatu zuten partidan; liderrari irabazi zioten. Defentsa ona eginez hasi ziren eta lehen laurdenean ia aurre hartu zuten. Bigarrenean zarauzt...
KIROLA // Garaipen garrantzitsua lortu zuten Biok Zerbitzuakekoek larunbatean Majorin Zarautz Leihoaken aurka jokatu zuten partidan; liderrari irabazi zioten. Defentsa ona eginez hasi ziren eta lehen laurdenean ia aurre hartu zuten. Bigarrenean zarauztarrak indartu egin ziren; hala ere, goierritarrek eutsi egin zieten eta atsedenaldi luzera aurretik iritsi ziren. Azken bi laurdenetan nagusi izan ziren eta 78 eta 74 irabazi zuten.