Familientzat sukalde ikastaroa egingo dute bihar Itsasondon
ITSASONDO // Haurrek eta gurasoek euskal pastela eta cup cake-ak egiten ikasi ahalko dute, bihar 17:00etan, Itsasondoko Arbelaitz elkartean. Gorka Martinez sukaldariak erakutsiko du. Askaria egingo dute gero.