Gaintzako Udalaren aurka ere jo du Urkijok, euskarazko aktengatik
Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Carlos Urkijok Gaintzako Udala ere auzitara eraman du, udal gobernuaren aktak euskaraz bidaltzeagatik. Uemako kide da Gaintza, eta bigarren olatuan beste sei udalek ere jaso dute helegitea: Amezketa, Beizama, Elge...
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakari Maren Belastegik oso larritzat jo du helegiteen ondorioz udalek duten egoera. «Une hauetan euskararen ofizialtasuna bera ari da zalantzan ipintzen. Helegiteon bidez esaten ari zaizkigu euskarak, erdara ere erabili ezean, ez duela balio ofizialik administrazio arteko harremanetarako. Kontua da, egungo euskararen legea oinarri hartuta, ez daukagula epaitegiek arrazoia emango diguten ziurtasunik».
Orain aste batzuk Arama, Altzaga eta Itsasondoko udalek jaso zuten helegitea, gai berean.
Euskararen aurkako erasoari bat eginda erantzuteko deia egin du Uemak.