San Blas jaiak baloratzeko bilera dago etzi Idiazabalen
IDIAZABAL // Pasa berri dira San Blas jaiak Idiazabalen, eta Festa Batzordeak bilera antolatu du balorazioa egiteko. Etzi izango da, udaletxean, 18:00etan. Aurtengo jaien inguruko ondorioak ateratzeaz gain, datozen urteetarako proposamenak ere jasoko d...
IDIAZABAL // Pasa berri dira San Blas jaiak Idiazabalen, eta Festa Batzordeak bilera antolatu du balorazioa egiteko. Etzi izango da, udaletxean, 18:00etan. Aurtengo jaien inguruko ondorioak ateratzeaz gain, datozen urteetarako proposamenak ere jasoko dituzte, hobetzeko. Festa Batzordeak deialdia egiten die herritar eta antolatzaile guztiei etziko bileran parte hartzeko.