Oihana Iguaran eta Gemma Urteaga sailkatu dira Gabiriako Osinalderako
Oihana Iguaranek eraman zuen larunbat gauean XVIII. Argi Berri saria. Bat egin zuten entzuleen iritziak eta epaimahaiarenak eta Iguaran eta Gemma Urteaga izango dira Zaldibian sailkatutako Eneritz Artetxe eta Xabi Igoarekin batera datorren apirilaren 1...
Iguaran eta Urteagaz gain, Maialen Akizu urretxuarra, Jokin Bergara, Unai Mendizabal eta Ortzi Murua aritu ziren Ordizian. Igor Eguren aritu zen gai-jartzaile lanetan, eta koplak kantatzeko Amets eta Josu trikitilarien laguntza izan zuten.
Argi Berri elkartean 55 lagun inguru bildu ziren afaltzen, baina saioaz gozatzera gerturatutakoekin 70 lagun inguru elkartu ziren elkartean.
Larunbat honetan jokatuko da hirugarren eta azken kanporaketa Gabiriako Aztiri Elkartean.