Auzokonposterako giltzak emango dituzte Legorretan
LEGORRETA // Legorretako Udala herrian konpostagailu komunitario edo auzokonpost sistemarekin hastera doa. Izena emanda dauden herritarrekin bilera egingo dute, asteartean. Konpostagailuen giltzak eta informazioa ere banatuko dituzte.