Ordiziako kadete neskak Gipuzkoako txapeldun geratu dira saskibaloian
Azken asteetan Ordiziako saskibaloi taldeko berriak kimuen inguruko lorpenetara bideratuta egon dira, baina asteburu honetan neska ordiziarrek hartu dute protagonismoa. Eta ez da gutxiagorako, Hotel Castillo taldeko kadete neskek Gipuzkoako txapelketa ...
Lasarteko (Gipuzkoa) saskibaloi taldeko neskak izan dituzte aurkari asteburuan Ordiziako gaztetxoek, eta Final Fourrean jokatu duten partidan eskuratu dute Gipuzkoako titulua etxeratzea. Ordiziako saskibaloi taldeko ordezkariak pozik agertu dira taldeko gaztetxoek lortutako emaitzarekin.
Seniorrek bukatu dute
Bestalde, senior mailako mutilek ia bukatu dute aurtengo denboraldia, eta taldeko arduradunek adierazi dutenez amaiera «bikaina» eman diote denboraldiari. 76 eta 52 irabazi dute Atletikore San Sebastianen aurka. Partida berdinduta hasi zuten, baina Biok Zerbitzuakeko mutilek «joko bikaina egin zuten kantxako bi aldeetan», eta horri esker lortu zuten garaipena.