Beasaingo futbol festan 500 neska-mutilek hartuko dute parte
Beasain Kirol Elkarteak gaztetxoentzat antolatzen duen futbol festa arrakastatsua izango da aurtengoan ere. Ostiral arratsaldetik igandera bitartean, Beasaingo Loinazko San Martin plazako bi futbol zelai txikietan, 100 talde baino gehiagok, 500 bat nes...
Jokalari guztiek zenbaki bera eramango dute kamisetaren bizkarrean: 6 zenbakia. Udaberrian hil zen Beasaingo futbol jokalari izan zen Irantzu Aizpuruaren zenbaki bera. Futbol festan izena ematen dutenek, bihar, 17:30etatik aurrera, jaso ditzakete kamisetak Igartzako zelaian.
Atzegiren partida
Beste berezitasun bat izango du aurtengo futbol festak: Atzegiko jokalariek partida jokatuko dute larunbatean, 20:30ean hasita.
Ohi bezala, ostiralean 20:30ean Beasaingo futbol talde guztien aurkezpen ofiziala egingo dute.
Asteburu osoan jana, edana, musika eta bertsoak izango dira Beasaingo plazan.