'Ez dira aspaldiko kontuak' antzerki saioa eskainiko dute larunbatean
Antzerki saioa parrokian egingo da, 19:30ean. Frankismo garaiko irakaskuntza lantzen du Seguran sortutako antzezlanakLarunbatean, 19:30ean, Ez dira aspaldiko kontuak lana antzeztuko dute Zegamako San Martin parrokian. Antzezlan hau segurar talde batek ...
Antzerki saioa parrokian egingo da, 19:30ean. Frankismo garaiko irakaskuntza lantzen du Seguran sortutako antzezlanak
Larunbatean, 19:30ean, Ez dira aspaldiko kontuak lana antzeztuko dute Zegamako San Martin parrokian. Antzezlan hau segurar talde batek prestatu du, egungo gazteei frankismo garaiko irakaskuntza eta bizimodua nolakoak ziren erakusteko. Sarrerek 5 euro balio dute (16 urtetik beherakoak, doan). Udaletxean jarri dituzte salgai. Egunean bertan, elizan salduko dituzte.Antzerkian adin guztietako 32 lagunek parte hartzen dute. Gazteenek 12 urte dituzte eta zaharrenek 80. Aktore gehienak Segurakoak dira, baina eszena batean Goierriko lehenengo ikas- tolen sorrera bultzatu zuten goierritar batzuk parte hartzen dute, pertsona horiei eskerrak emateko eta antzezlanari errealismo kutsua emateko.
Antzezlana Lurdes Imazek idatzi du, Jaxinto Setien apaizaren laguntzarekin. Imaz Idiazabalgo ikastolako lehen andereñoetako bat izan zen. Musika Karlos Gimenezek konposatu du.
2014ko abenduan estreinatu zuten Seguran. Ataunen, Idiazabalen, Ordizian, Beasainen eta Lazkaon ere egon dira. Iazko apirilean Donostiako Victoria Eugenian antzeztu zuten, Giza Eskubideen zinemaldian.