Joseba Irazokiren kontzertua Urretxuko Motzen
URRETXU // Urretxuko Motz tabernan bi ekitaldi antolatu dituzte datorren bi asteburuetarako. Ostiral honetan, 20:00etan Joseba Irazoki eta Lagunak taldeak kontzertua emango du. Otsailaren 6an, berriz, bertso bazkaria egingo dute Unai Iturriaga eta Igor...
URRETXU // Urretxuko Motz tabernan bi ekitaldi antolatu dituzte datorren bi asteburuetarako. Ostiral honetan, 20:00etan Joseba Irazoki eta Lagunak taldeak kontzertua emango du. Otsailaren 6an, berriz, bertso bazkaria egingo dute Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolari bizkaitarrekin. Bazkaria 15 euroren truk izango da eta parte hartzaileek egunean bertan ordainduko dute.