Atari eta balkoi dotoreenak saritzeko lehiaketa abian da
San Joan jaiak gerturatzearekin batera, Segurako Udalak eta Lore eta Landare Azoka Batzordeak antolatuta, eta Aldatagoena Berri lore eta landareak lagunduta, herriko atari, balkoi eta paisaia-elementu nabarmenenak eta dotoreenak saritzeko helburua due...
Ohi bezala, Seguran kokaturiko etxe eta lur eremu guztiek parte har dezakete eta lehiaketak hiru atal berezi izango ditu: atariak, balkoiak eta paisaia-elementuak.
Oinarrien arabera, lehiaketan baloratuko diren gaiak hiru izango dira. Batetik, landareak eta beste materialen (loreontziak, zura…) erabilera.
Bestetik, etxearen itxura eta ingurua egokitzea. Eta hirugarrenik, elementu bereziak ere sarituko dituzte. Esate baterako, hesi dotoreak, baso eder bat, arbola berezi bat, soro ikusgarri bat, txabola berritzen lan bat…
Bost sari
Epaia gaian jakituna den jendez osaturiko epaimahai batek hartuko du. Lehiaketaren emaitza eta sariak San Joan jaietan, ekainaren 24an, 12:00etan, udale-txean emango dira. Atarien eta balkoien atalean, 150 eta 100 euroko bina sari banatuko dituzte; paisaia elementuen arloan, berriz, 100 euroko sari bat.