Ehassan Oubaddik eta Elena Loyok irabazi dute Josetxo Imaz memoriala
Izaro Rubio eta Alexander Oiarbide ordiziarrek jaso dute lehen goierritarren saria. 453 korrikalari elkartu dira Altamirako irteeran, horietatik 453 gizonezko eta 85 emakumezkoOndo ezagutzen dute Josetxo Imaz memoriala aurtengo lasterketako irabazleek;...
Izaro Rubio eta Alexander Oiarbide ordiziarrek jaso dute lehen goierritarren saria. 453 korrikalari elkartu dira Altamirako irteeran, horietatik 453 gizonezko eta 85 emakumezko
Ondo ezagutzen dute Josetxo Imaz memoriala aurtengo lasterketako irabazleek; gizonezkoen artean Ehassan Oubaddi izan zen azkarrena. Joan den urtean bigarren egin zuen eta 2014an ere bera izan zen gizonik azkarrena. Aurtengoan, 10 kilometroko ibilbidea 30:41eko denboran burutu du. Emakumeen artean, berriz, Elena Loyorena (34:43) izan da denborarik onena. Hirugarren urtez jarraian eraman du txapela Loyok.Goierritarrei dagokienez, Izaro Rubio (38:44) eta Alexander Oiarbide (32:57) ordiziarrak izan ziren helmugara lehenak iristen. Rubio, bigarren izan zen sailkapen nagusian eta Oiarbide bostgarren postuan iritsi zen.
Igandean 11:00etan atera ziren Ordiziako Altamira estadiotik eta 10 kilometroko ibilbidean, Beasain eta Lazkao zeharkatu zituzten, berriz ere Ordiziarantz egin aurretik.
Parte hartzea dela eta, azkeneko urteetan behera egin du; 453 korrikalari elkartu ziren Altamirako irteeran. Horietatik 368 gizonezkoak eta 85 emakumezkoak. Txindoki elkarteko ordezkariek adierazi dute parte hartze orokorrak behera egin duen arren, emazkumezkoen parte hartzeak gora egin duela eta datu hori aipatzekoa dela.