Udako argazkirik ederrenak
Julen Auzmendik irabazi ditu Hitzaren eta Fotoetxeren lehen sariak; bigarrena, berriz, Lazaro Gonzalezek. Irakurleek 45 argazki aurkeztu dituzte aurten lehiaketaraGOIERRIKO HITZAk eta Fotoetxe argazki dendak antolatutako Udako XI. Argazki Lehiaketak ba...
Julen Auzmendik irabazi ditu Hitzaren eta Fotoetxeren lehen sariak; bigarrena, berriz, Lazaro Gonzalezek. Irakurleek 45 argazki aurkeztu dituzte aurten lehiaketara
GOIERRIKO HITZAk eta Fotoetxe argazki dendak antolatutako Udako XI. Argazki Lehiaketak baditu saridunak. Uztailean lehiaketa zabaldu zenetik, 45 argazki bidali dituzte, eta horien artean aukeratzeko hilabetetik gorako epea izan dute irakur-leek. Aurten, Fotoetxe argazki dendak bi sari eman ditu, eta GOIERRIKO HITZAk beste bat. Irakurleen boto gehien jaso dituzten sei argazkiek ere sari bana jaso dute.Fotoetxe argazki dendak emandako sariei dagokionean, Julen Auzmendi legazpiarra izan da sari nagusia jaso duena, Zerainen ateratako egunsentia argazkiari esker. Bigarren saria berriz, Lazaro Gonzalez beasaindarrak irabazi du, Isla Zaldibiako urtegian lanarekin. Biek ere, norbere argazki bat 100×100 eta 60x100eko tamainan handitzeko aukera izango dute, euskarri ezberdinetan.
Lehiaketaren hamaika urteko historian aurreneko aldiz, egile berak bi sari ezberdin jaso ditu. Izan ere, Julen Auzmendiren beste argazki bat, Erle langilearen jarduna izan da GOIERRIKO HITZAren saria jaso duena. Horri esker, asteburuko egonaldia eta bazkari eder bat irabazi ditu legazpiarrak.
Irakurleek GOIERRIKO HITZAren webgunean emandako botoen bidez, Fotoetxek eskainitako beste sei sari banatu dira. Denek ere, argazki bat 30x20ko neurrian inprimatzeko aukera izango dute. Iñaki Sarriegi, Maite Gutierrez eta Xabier Meabe beasaindarrak, Angel Elortza ormaiztegiarra, Javier Diaz itsasondoarra eta Aitor Urteaga idiazabaldarra izan dira boto gehien jaso eta, ondorioz, saria lortu dutenak. GOIERRIKO HITZAren partetik, eskerrik asko parte hartu dutenei eta zorionak sarituei.