Klima 2030 diagnostikoa aurkeztu, eta ekintzak proposatzeko eskatu dute
Legazpiko Udalak, teknikariekin eta legazpiarrekin landutako Legazpi Klima 2030 diagnostikoa aurkeztu du. Ekintza plana zehazteko proposamenak aurkezteko epea ireki duteLegazpiko Udalak Legazpi Klima 2030 estrategiarekin jarraitzen du. Argitaratu berri...
Legazpiko Udalak, teknikariekin eta legazpiarrekin landutako Legazpi Klima 2030 diagnostikoa aurkeztu du. Ekintza plana zehazteko proposamenak aurkezteko epea ireki dute
Legazpiko Udalak Legazpi Klima 2030 estrategiarekin jarraitzen du. Argitaratu berri du legazpiarrek, udal teknikariek eta politikariek elkarlanean egindako lanketaren emaitza eta, orain, prestatu duten inkesta betetzeko gonbidapena luzatu nahi diete herritarrei. Galdetegia Internetez formatu digitalean edo udaletxean nahiz gizarte zen-troan paperean bete daiteke azaroaren 6ra arte.Klima aldaketaren gainean egindako diagnostikotik abiatuta, lantaldea bi hilabetez aritu da ekintza plana zedarrituko duten jarduerak nahiz helburuak zehazten.
Diagnostikoa
Legazpin klima aldaketak izan ditzakeen ondorioei aurre egiteko hainbat esparru aztertu dituzte, hala nola, lurralde eta planteamendua, biodibertsitatea, ura, energia eta osasuna. Alor guztietan genero berdintasunaren gaia jorratu dute modu transbertsalean.
Ondorioak askotarikoak dira. Batzuetan egiteko dagoen guztia agerian geratu da, beste ondorio batzuek orain arteko bidea balioetsi dute.
Biodibertsitateari dagokionez, Legazpiko herri-lurren zati handi bat basoa dela eta pinu asko daudela ohartarazi dute, bertakoak ez diren zenbait zuhaitz eta lore mota antzeman dituzte, bertakoei kalte egiten dietenak. Arrain espezie gutxi eta mehatxatutako 50 animali espezie dagoela ere jaso dute.
Uraren alorrean, legazpiarren kontsumoak behera egin duela egiaztatu dute; ifrentzuan, ibaien kalitateak, ona izanik, okerrera egin duela.
Energiarekin antzekoa gertatzen da. Legazpiarren kontsumoa gero eta txikiagoa da, baina berriztagarrien erabilera ere txikia da.
Ekonomiaren alorrean gero eta abeltzain zein nekazari gutxiago dago eta enpresa asko beste leku batzuetara joan dira, dendak ere urrituz doaz.
Hondakinei lotuta birziklatze datuak hobetuz doaz eta hondakin gutxiago sortzen da txostenaren arabera. Edonola ere, lantegiek ke gehiegi eta usain txarra botatzen dutela diote eta udala zorrotzagoa izan behar dela jaso dute; zorrotzagoa, lantegi eta bestelakoek ke eta zarata araudiak bete ditzaten.
Berdintasuna
Txosten guztian zehar emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasun mailari erreparatu diote. Kale izendegian ez dago andrazkoren izenik, baina bertan bizi direnen ia erdia emakumezkoak dira. Kirol klubetan emakumezko gutxi dago eta, beste toki batzuekin alderatuta, etxetik kanpo lan egiten duten emakumeen kopurua txikiagoa da Legazpin. Lanbide hezkuntzako ikasleen artean emakumezkoak gero eta gehiago dira.