Zegamako mendi taldekoak Pagoetara joango dira
ZEGAMA // Zegamako Amezti mendi elkarteko kideek irteera antolatu dute igande honetarako. Pagoetako natur parkera joango dira: Aia eta Zarautz inguruak bisitatuko dituzte, alegia. Mendizaleak 08:00etan abiatuko dira, Zegamako plazatik. Arratsaldean it...
ZEGAMA // Zegamako Amezti mendi elkarteko kideek irteera antolatu dute igande honetarako. Pagoetako natur parkera joango dira: Aia eta Zarautz inguruak bisitatuko dituzte, alegia. Mendizaleak 08:00etan abiatuko dira, Zegamako plazatik. Arratsaldean itzuliko dira Goierrira. Ibilaldian zehar mokadu pare bat egiteko jana eramatea aholkatzen dute.