Otsaileko eguzkia, txoroa
Hazitarako patata salgai da, oraindik ereiteko garaiz baldin bada ere. Jateko patatak ere hasi du denboraldi berria, kanpotik ekarrita. Barazkien landare aukera ugaritzen doa.E guraldia ezin hobea, otsailean gaudela kontuan izanda. «Honek buelta ekarr...
Hazitarako patata salgai da, oraindik ereiteko garaiz baldin bada ere. Jateko patatak ere hasi du denboraldi berria, kanpotik ekarrita. Barazkien landare aukera ugaritzen doa.
E guraldia ezin hobea, otsailean gaudela kontuan izanda. «Honek buelta ekarriko du» zen hitzetik hortzera atzoko ferian. Ez du alferrik duen fama hilabete honek. Beraz, ilusio faltsurik ez eta zuhurtasuna saltzaile beraiek eskatzen dute.Jabier Lacalle arabarra horietako bat da. 62 urtetik gora daramatza Aguraingo Lacallek Ordiziako feriara etortzen. «Gure haur denboran gosea zen nagusi eta gazte hasi ginen lanean», azaltzen du. Gaur, sasoiko eta ilusioz jarraitzen du, eta besteak beste hazitarako patata nahi duenarentzat erreferentzia da. Oraindik agudo samar dela berak ere garbi du eta geroxeago hasiko dela fundamentuz saltzen, baina nahi duenak eros dezake. Hiru mota salgai ditu: salduena Agria izenekoa da, berankorra, muskiltzea gehien kostatzen zaiona da; Jaerla goizeko patata da iraupen laburrenekoa; eta Spunta, berriz, tartekoa, egosteko bera onena Jabierren iritziz. Prezioari dagokionez, 84 eta 90 zentimoan da kiloa. Hemendik aurrera, eguraldia lagun eta lurra berotu ahala, patata ereiteko garaian gaude. Egutegi biodinamikoaren arabera, gaur patata ereiteko egun ona da; ondorengoak, datorren asteko osti- rala eta larunbata. Beraz, hemengo patata berria jateko oraindik hilabete batzuk itxoin behar da.
Salgai ikusiko duguna kanpoko patata da: Malagatik eta Cadiztik ekarria atzo ikusi zen ferian 1,25 eta 1,5 euro artean kiloa.
Marrubiak eta landareak
Marrubiei buruz ere kontu bera aipa genezake. Hemen landatzeko garaia da, hiru-bat hilabete barru jateko prest izango dena eta salgai ikusten dena, berriz, Andaluzia eta Marokotik ekarria da, 4-6 euro artean kiloa.
Landareen aukera poliki-poliki handitzen ari da. Oraintxe, urteko tipula gorri landareak dira salduenak, «otsaileko eta martxoko ilbehera da hau landatzeko momenturik egokiena eta erein, berriz, urriko ilbeheran erein genuen». Zientoa 3,5 eu-roan dago salgai. Gainerakoan, berrienak tipulina, udaberriko azalora, brokolia, aza eta erremolatxa dira, 10 euroan zientoa eta, azkenik, orburua eta, ezohikoa bada ere, ilar landarea, 0,20 euroan bakoitza. Guzti hauek negutegirik ezean ere aldatu daitezke; babesean, berriz, toma-teekin hasi denik ere bada.
Hemengo barazki eta fruituetan aparteko aldaketarik ez da. Geroz eta baratxuri fresko gehiago ikusten da.
Arkumeei dagokionez, Garsabi elkartearen bidez saltzen direnak, etxetik bertatik jasotakoen prezioa 3,10 euro gehi BEZ da kiloka eta bizirik pisatua.