Mus txapelketa eta arkume jana dituzte Liztormendi elkartean
Zeraingo Liztormendi elkartean bi ekitaldi izango dituzte asteburuan. Batetik, bihar, 16:30ean, mus txapelketa jokatuko da. Izena ematea 16:00etan irekiko da.Lehenengo lau bikoteek izango dituzte sariak. Bikote irabazleak txapela, gazta, ardoa, sagard...
Lehenengo lau bikoteek izango dituzte sariak. Bikote irabazleak txapela, gazta, ardoa, sagardoa eta afaria jasoko dituzte eta bigarren bikoteak gazta, sagardoa eta afaria. Hirugarren eta laugarren bikoteek afari bana jasoko dute. Parte hartzaile guztien artean arkumea zozkatuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek.
Arkume jana Zerainlabekin
Igandean, berriz, Zerainlabek antolatuta, arkume jana egingo dute Liztormendin, 14:30ean. Adin ezberdinetako herritarrak elkartzea eta bertako arkumeari produktu gisa balioa ematea eta artzainen lana aitortzea dira helburuak. Pikatxa, arkumea letxugarekin, mamia eta gazta izango dira menuan. Haurrentzat, makarraloiak eta xolomoa.