Uemari buruz bilera astelehenean egingo dute Gabirian
GABIRIA // Gabiriako Udalak eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (Uema) beste informazio-emate bilera bat egingo dute, herritarrekin. Bigarren batzarra astelehenean, otsailak 20, egingo dute, kultur etxean, 19:00etan. Uemaren eskaintza aztertuko du...
GABIRIA // Gabiriako Udalak eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (Uema) beste informazio-emate bilera bat egingo dute, herritarrekin. Bigarren batzarra astelehenean, otsailak 20, egingo dute, kultur etxean, 19:00etan. Uemaren eskaintza aztertuko dute, eta herrirako onurak aztertuko dituzte. Katalogoa zabaldu dute sare sozialen bidez aurretik, eta ekarpenak egiteko aukera ere izango da.