Juantxi Yakomini argentinarra gaur, Bixi-Bixi irratsaioan
SEGURA // Segura Irratiko Bixi-Bixi irratsaioan, euskara ikasten ari diren kanpotar bat gonbidatzen dute hilean behin. Gaur, Juantxi Yakomini argentinarraren txanda izango da. Euskara eskolez eta Argentinan bultzatzen duten Hator hona! programaz hitz e...
SEGURA // Segura Irratiko Bixi-Bixi irratsaioan, euskara ikasten ari diren kanpotar bat gonbidatzen dute hilean behin. Gaur, Juantxi Yakomini argentinarraren txanda izango da. Euskara eskolez eta Argentinan bultzatzen duten Hator hona! programaz hitz egingo du. Ohiko atalen artean, Maizpideko Jon Urdangarin, Elhuyar elkarteko Elena Armendia eta GOIERRIKO HITZA-ko Miriam Luki izango dituzte bidelagun. Saioa 12:05ean hasiko da, FMko 89.2an.