Bellotako langileak kalera atera dira
Legazpiko Bellota enpresako langileek manifestazioa egin zuten atzo eguerdian argazkian. Industrialdetik abiatu, eta fabrikako atariraino joan ziren bertan elkarretaratzea egiteko. Aurretik batzarra egin zuten eta ondoren zein gauean ere bildu ziren. B...
Legazpiko Bellota enpresako langileek manifestazioa egin zuten atzo eguerdian argazkian. Industrialdetik abiatu, eta fabrikako atariraino joan ziren bertan elkarretaratzea egiteko. Aurretik batzarra egin zuten eta ondoren zein gauean ere bildu ziren. Bellotako biltegia itxi, eta banaketa lanak kanpoko enpresa bati ematearen kontra agertu ziren manifestaziora batu ziren 100 bat langileak. Izan ere, langile batzordeko kideen ustean banaketa kanpoan egiteko erabakia errenkadan etorri daitezkeen beste erabaki batzuen lehen urratsa izan daiteke.