Udaberriari reggae doinuekin emango diote hasiera Legorretan, LegoReggae 2017 jaialdiarekin. Hilaren 25ean izango da jaialdia baina biharko, hilak 18, Legorretako herri antzokian ekitaldi batzuk antolatu ditu Gazte Asanbladak, 17:00etatik aurrera. Hain...
Dokumentaleko irudia
Udaberriari reggae doinuekin emango diote hasiera Legorretan, LegoReggae 2017 jaialdiarekin. Hilaren 25ean izango da jaialdia baina biharko, hilak 18, Legorretako herri antzokian ekitaldi batzuk antolatu ditu Gazte Asanbladak, 17:00etatik aurrera. Hain zuzen, reggae musikaren inguruko tailer bat antolatu dute. Bertan, musika estilo hori eta azpi-estiloak azaldu eta entzun ahalko dira.
Ondoren,
Sounds of Roots dokumentala izango da ikusgai. Dokumentalean, gazte talde batek euskal eszenako reggae eta ska musikaren jatorritik gaur egungo egoerara arteko prozesua azaltzen du, bide horretan ezinbestekoak izan diren artisten elkarrizketa sorta batekin.
Adin guztietako ikusleei zuzendutako ekintza da eta doan izango da.