Alberdi debutariak eta Garridok irabazi dute palako Goierriko Kopa
Igandean bukatu zen Goierriko 7. Kopa, paleta larruzko eskualdeko txapelketa garrantzitsuena, Olaberrian. Esanahi handiko finala izan zen, bi belaunaldiren arteko trantsizio ukitua hartu zuelako. Ongietorrien eta agurren partida izan zen, bestetik.Unai...
Unai Alberdi gazte ezkiotarrak eta Jose Manuel Garrido beterano olaberritarrak irabazi dute txapelketa, finalean 35 eta 25 gailendu baitzitzaizkien Gari Arrietari eta Alex Sanchezi. Alberdik aurten debutatu du Goierriko Kopan, eta lehenengo txapela bururatu du Ezkiokoak. Finaleko pilotari onenaren saria ere berari eman zioten, gainera.
Alex Sanchez profesional izanak, berriz, azken partida zuen, erabat utziko duelako orain pala. Ezin izan zuen txapela jantzita agurtu. Irabazleak bikain aritu ziren finalean, eta txapeldunordeak beren mailatik behera.
Hain zuzen, Goierriko 7. Kopa palari belaunaldi berriaren etorrerarena izan da. Alberdiz gain, Iñigo Urbizu segurarrak, Ibon Zurutuza lazkaotarrak eta Aitor Otegi ordiziarrak egin dute debuta. Denera 12 bikote aritu dira.