'Makilari' aldizkaria kalean da, eta udalak webgunea berritu du
GABIRIA // Makilari herri aldizkariaren 28. zenbakia ostiralean banatu zuen udalak, Gabiriako etxeetara. Herriko informazio, elkarrizketa eta erreportajez osatutako 80 orrialde ditu. Aurten 25 urte beteko ditu Makilari-k, 1992ko abuztuan atera baitzen ...
GABIRIA // Makilari herri aldizkariaren 28. zenbakia ostiralean banatu zuen udalak, Gabiriako etxeetara. Herriko informazio, elkarrizketa eta erreportajez osatutako 80 orrialde ditu. Aurten 25 urte beteko ditu Makilari-k, 1992ko abuztuan atera baitzen lehena. Bestetik, Gabiriako Udalak webgune ofiziala (gabiria.eus) berritu du. Atzo 10:00etan hasi zen berria.