Gainean dago Legorretako Gazte Asanbladak antolatutako Legoreggae jaialdia eta azkeneko sarrerak baino ez dira gelditzen salgai. Antolakuntzakoek adierazitakoaren arabera, hirugarren edizio honetarako «artista zerrenda polita» ekarriko dute Goierrira...
Joan den asteburuko reggae tailerra
Gainean dago Legorretako Gazte Asanbladak antolatutako Legoreggae jaialdia eta dagoeneko sarrera guztiak saldu dira. Antolakuntzakoek adierazitakoaren arabera, hirugarren edizio honetarako «artista zerrenda polita» ekarriko dute Goierrira. Goi mailako reggae musika jaialdia izango da, eta Euskal Herriko talde onentsuenak izango dira bertan. Euskal Herriko artistez gain, Europan ere sona handia duten artistak izango dira Lergorretan bihar.
Kartelburu, Sara Lugo artista alemaniarra, Juantxo Skalari and Rude Band lehengo Skalariak taldeko hainbat kidek osatutakoa eta Ingalaterrako General Levy artista «handia» izango dira. Jamaikar eragina duen reggae-ska estiloko MG banda bizkaitarra, rap-reggae musika lantzen duen Kulto Kultibo talde irundarra eta Legoreggaen aurretik ere izandako Revolutionary Brothers, Legoreggae jaialdian egongo dira.
Antolakuntzakoak «pozik» agertu dira «jendearen erantzunagatik», eta «Legorreta jendez betetzea espero» dute.