Dantzari Txiki eguna ospatuko dute igandean Zegaman
Igande honetan Zegamako Dantzari Txiki eguna ospatuko dute. Ekitaldia 11:30ean hasiko da. Aurten, zegamarrek Beasaingo Aurtzaka taldea eta Lazkaoko Oin-Arin taldea gonbidatu dituzte. Hala, maiatzaren 21ean Tobera musika eskolako dantzariek Beasaingo Da...
Dantzari Txiki eguna Toberaren Musikaren Hamabostaldiaren barne antolatu dute. Aste honetan hainbat emanaldi egon dira Seguran eta Zegaman eta datorren astean ere ekitaldiak egongo dira.
Horietatik lau Zegaman izango dira. Asteazkenean musika-hizkuntzako taldeek saio irekiak eskainiko dituzte Aitxuri ikastetxean. 12:30ean 1B taldekoek joko dute eta 13:45ean 1C taldekoek. Egun berean, 18:30ean, gitarra eta piano ikasleek kontzertua eskainiko dute kultur etxean.
Ostegunean musika-hizkuntzako lau saio egongo dira Aitxuri ikastetxean: 12:30ean 2A taldekoek joko dute, 13:45ean 2Akoek, 16:00etan 2Bkoek eta 17:15ean 2E taldekoek. Bukatzeko, egun berean, 19:00etan, txistu, danbolin eta zeharkako txirula ikasleek kultur etxean joko dute.