Igartza Musika Bekaren irabazleen kontzertua etzi Igartzan
Igartza Musika zikloaren apirileko saioan igandean, 19:00etan, Igartzako jauregian bi musikari gazte izango dira protagonista: Yana Kucherova errusiar biola jotzailea eta Cesareo Muñoz espainiar biolontxelo jotzailea. 2016ko I. Igartza Musika Beka le...
Diru sariarekin batera, Igartzan kontzertua egiteko baldintza jasotzen du bekak. Igandeko kontzertuan, musikari gazte bakoitzak bere lana aurkeztuko du, eta bukaeran, elkarrekin joko dute Astor Piazzollaren Oblivion kantua. Bekaren lehenengo zatia aukeraketa egunean jaso bazuten ere, bigarren zatia, kontzertua amaitutakoan jasoko dute. Ohi bezala, kontzertua dohainik da.