Auzo batzar irekiak gaur eta bihar Seguran , hondakinen gaiaz
Anbulategian eta kultur etxean zazpi hitzordu zehaztu dituzte. Orain arte jasotako ekarpenen laburpena egingo dute. Ekarpenak egin daitezke hilaren 13ra arteHondakinen gaian adostasunerako herri hausnarketa prozesua aurrera doa Seguran. Atariz atari eg...
Anbulategian eta kultur etxean zazpi hitzordu zehaztu dituzte. Orain arte jasotako ekarpenen laburpena egingo dute. Ekarpenak egin daitezke hilaren 13ra arte
Hondakinen gaian adostasunerako herri hausnarketa prozesua aurrera doa Seguran. Atariz atari egindako bileretan 231 segurarrek hartu dute parte eta «era guztietako ekarpenak» egin dituzte. Hala ere, oraindik bada ekarpenak egiteko aukera.Batetik, auzoka banatuta, auzo batzar irekiak egingo dituzte gaur eta bihar, anbulategian eta kultur etxean. 45 minutuko bileretan, Eta zuk zer diozu prozesuaren eta momentuko egoeraren azalpena emango zaie. Horrrekin batera, 2016an egindako Segurako hondakinen karakterizazioaren emaitzak azalduko zaizkie. Orain arte jasotako ekarpenen laburpena ere egingo dute udal ordezkariek.
Ekarpenak
Bestetik, ekarpenak egiteko beste aukera bat ere badago hilaren 13ra bitartean: eskuorria bete eta liburutegiko edo udaletxeko hautetsontzietan botatzea, edo helbide elektronikoetara bidaltzea. Udalak jakinarazi duenez, ekarpen bezala iritziak, galderak, kexak, adostasunak, aldaketa edo hobekuntza proposamenak hartuko dira: «Guztiak dira ekarpenak, eta guztiak metodologia berdinarekin aztertuko dira». Ekarpenetan izen-abizenak jartzea aukerakoa dela gaineratu dute.