II. Segura-Zerain lasterketan izena eman dezakete korrikalari eta boluntarioek
Maiatzaren 6an jokatuko da 16:00etan hasita. Bi ibilbide prestatu dituzte, 25 eta 15 kilometrokoak. Maiatzaren 3an bilera egingo dute boluntarioekin. Herri afarirako txartelak eros daitezkeGoierriko Kopa Traileko laugarren lasterketa jokatuko da maiatz...
Maiatzaren 6an jokatuko da 16:00etan hasita. Bi ibilbide prestatu dituzte, 25 eta 15 kilometrokoak. Maiatzaren 3an bilera egingo dute boluntarioekin. Herri afarirako txartelak eros daitezke
Goierriko Kopa Traileko laugarren lasterketa jokatuko da maiatzaren 6an Segura eta Zerain artean: II. Segura-Zerain mendi lasterketa. Bi ibilbide prestatu dituzte aurten ere; luzea, 25 kilometrokoa eta 1500 metroko desnibel positiboarekin, eta motza 15 metrokoa 800m-ko desnibel positiboarekin. Antolatzaile taldeko Ekhi Albizuk jakinarazi duenez, «ibilbidean aldaketa batzuk egin ditugu, lehen pista ziren bi zati bidetxurretara bideratu ditugu. Korrika gutxiago eta leku tekniko gehiago sartzen saiatu gara baina iazko ibilbidea oinarri hartuta». Lasterketa luzeko korrikalariak 16:00etan abiatuko dira Segurako plazatik, eta motzekoak 16:30ean.Izen ematea www.kirolprobak.com webgunean egin daiteke. Sagardoa, kamixeta, eta afaria korrikalari guztientzat izango dira, eta txuletak, arrandegiko loteak, gaztak, ardoak, korrikako betaurrekoak, zapatillak, korrikako jantzia, hotel edo nekazalturismoan gaua eta gosariak… zozkatuko dituzte korrikalari guztien artean. «Guzti hau herriko eta eskualdeko hainbat komertzio eta tabernen laguntzari esker izango da eta laguntza hori eskertu nahiko genuke».
Boluntarioak
Boluntarioak ere beharrezkoak izaten dira horrelako lasterketa bat antolatzeko. Albizuren esanetan, «iaz lan ederra egin zuten boluntarioek eta horri esker egin zuen aurrera mendi lasterketak. Aurten ere denen laguntza beharko dugu». Mendiko bidegurutzeetan egoteko, anoa postuetan, ibilbidea markatzen, dortsalak banatzen, mahaiak jartzen…. denetariko lanak izango dira. «Iaz parte hartu zutenak jarri daitezela beraien tramoko arduradunekin harremanetan», zehaztu dute. Gainerakoek izena emateko bi aukera dituzte: Imaz, Aizkoeta eta Elorripe tabernetan jarritako orrietan izena emanez edo 690 788 320 telefonora deituta. Boluntarioekin bilera egingo dute maiatzaren 3an, 19:00etan kultur etxean.
Herri afariko txartelak
Lasterketa amaitutakoan herri afaria izango da. Korrikalariek dohanik izango dute afaria baina gainerakoek txartelak erosi beharko dituzte aurrez (6 euro), hiru taberna horietan maiatzaren 4rako.