Olaberriko haurren marrazki lehiaketan 'festak' izango da gaia
OLABERRIA // Udalak marrazki lehiaketa antolatu du Olaberrian, 4-12 urte artekoentzat. Herriko jaiak da gaia. A3 neurrian eta koloretan egin behar dira lanak, modalitatea libre. Maiatzaren 12an 13:00etan amaituko da entregatzeko epea, udaletxean, esko...
OLABERRIA // Udalak marrazki lehiaketa antolatu du Olaberrian, 4-12 urte artekoentzat. Herriko jaiak da gaia. A3 neurrian eta koloretan egin behar dira lanak, modalitatea libre. Maiatzaren 12an 13:00etan amaituko da entregatzeko epea, udaletxean, eskolan edo jolas-txokoan. Sariak emateko, 4-7 eta 8-12 urtekoen sailak bereizi dituzte. Lanekin erakusketa ipiniko dute.