Shorinji Kempoa, sasoi betean
GUSKE Goierri Urola Shorinji Kempo Eskolak 35 urte bete dituela eta, nazioarteko mintegia egin dute asteburuan Beasainen. Erakustaldi ireki jendetsua ere egin duteBeasaingo Antzizar kiroldegian hasitakoa erakustaldi erraldoi bat eginez ospatu zuen laru...
GUSKE Goierri Urola Shorinji Kempo Eskolak 35 urte bete dituela eta, nazioarteko mintegia egin dute asteburuan Beasainen. Erakustaldi ireki jendetsua ere egin dute
Beasaingo Antzizar kiroldegian hasitakoa erakustaldi erraldoi bat eginez ospatu zuen larunbatean Goierri Urola Shorinji Kempo Eskolak (GUSKE). Artean kiroldegia inauguratzear zela, Shorinji Kempoa izan zen Antzizarrek hartu zuen lehen kirol jarduera, orain 35 urte. Urteurren hori dela eta, Nazioarteko Topaketa egin dute ostiraletik igandera. Larunbatean erakustaldi irekia egin zuten 280 bat lagunek, horietatik heren bat hainbat estatutatik etorriak Japonia, Erresuma Batua, Suitza…. Juan Lasa GUSKEko kideak adierazi duenez, hiru belaunaldi elkartu ziren Antzizarreko kantxan.Harmailak zein kantxa bete-bete eginda zirela, GUSKEko Jesus Ruizek eta Aitor Aldasoro Beasaingo alkateak hartu zuten hitza. Ruizen esanetan, urteurrena nazioarteko mailako Shorinji Kempo mintegi batekin uztartu nahi izan dute. International Kempo Asociationeko (IKA) hainbat ordezkarik parte hartu dute mintegian, Tameo Mizuno senseiaren esanetara. Mizuno «oso eskertuta» dago jasotako gonbidapenarengatik, eta adierazi zuen mundu guztiko Kempo taldeak ezagutzeko aukera izan duela, eta Goierriko taldeak «maila ona» duela.
Hasierako agurraren ondoren, helduak ilaratik atera ziren eta gaztetxoek hartu zuten lekukoa. Hasierako berotze eta luzaketak eginda, oinarrizko defentsa eta eraso ariketen erakustaldia egin zuten. Horiek bukatzean, binakako eta taldekako ariketak egin zituzten. Segidan, helduek binakako eta taldeko teknika konbinatuak embu izenez ezagutuak egin zituzten. Atzera ilaratan ipiniz eta amaierako agurra eginez bukatu zuten erakustaldia… Opari banaketarekin bukatu zuten mintegia herenegun.