Igartza Musika zikloaren barruan, gaur, beste hitzordu bat dago, 19:00etan Bideluze plazan, edo Igartza jauregian eguraldi txarrarekin: Musikeneko Big Band taldea. Bob Sandsen zuzendaritzapean, estilo anitzeko hamabi piezako errepertorioa eskainiko dut...
Igartza Musika zikloaren barruan, gaur, beste hitzordu bat dago, 19:00etan Bideluze plazan: Musikeneko Big Band taldea. Bob Sandsen zuzendaritzapean, estilo anitzeko hamabi piezako errepertorioa eskainiko dute; besteak beste, swing tradizionala, be-bop, cool, post-bop, latin jazz, jazz garaikide, «fusion»… Hamabi abesti horiez gain, Musikeneko ikasleek egindako hainbat konposizio ere joko dituzte.
Bob Sands zuzendaria hainbat nazioarteko biratan parte hartua da, Lionel Hampton musikariaren orkestrarekin eta The Glenn Miller Orchestrarekin. Nazioarte mailan, musikari askorekin jo du, hala nola Lionel Hampton, Dizzy Gillespie, Paquito D’Rivera, Gerry Mulligan, Mel Lewis, Garry Smullyan, Clark Terry, Mark Murphy, Dee Dee Bridgewater, Ron McClure, George Mraz, Kurt Weiss eta J.J. Johnson artistekin.
Free lance musikari gisa ere badabil eta irakaslea da Madrilen eta Musikenen.