Gazteen emantzipazioa bultzatzeko etxeak egin nahi ditu Zeraingo Udalak
Gazteen emantzipazioa bultzatzeko eta bakarrik dauden adinekoek herrian bizitzeko aukera izan dezaten, herrian etxebizitza berriak egitea aztertzen ari da Zeraingo Udala. Arantza Ruiz de Larrinaga alkateak jakinarazi duenez, «herri programan Zerainen ...
Gazteen emantzipazioa bultzatzeko eta bakarrik dauden adinekoek herrian bizitzeko aukera izan dezaten, herrian etxebizitza berriak egitea aztertzen ari da Zeraingo Udala. Arantza Ruiz de Larrinaga alkateak jakinarazi duenez, «herri programan Zerainen etxebizitzak egiteko helburua jarri genuen eta abenduan heldu genion gaiari». Era horretan, herriko gazteen iritziak jaso nahi izan dituzte lehendabizi eta orain eskualdeko gazteen iritzia ere jaso nahi dute: «Proiektua garatzeko garrantzitsua da eskualdeko gazteen iritzia eta asmoak ezagutzea, horregatik hurrengo galdera hauei erantzutea eskatzen diegu», nabarmendu du Ruiz de Larrinagak. Iritzi bilketa egiteko https://goo.gl/forms/ZyrOnt5I7vV6BEvj2 loturan da-goen inkesta betetzea eskatzen du udalak.
Etxebizitza publikoak
Zeraingo Udalak gazteen emantzipazioa errazteko etxebizitza publikoak sustatu nahi ditu alokairuan.