Nikolas Lekuona seigarren sariak banatu dituzte Ordizian
Ordiziako Ortzadar argazkilari elkarteak Nikolas Lekuona estatu mailako argazki lehiaketaren seigarren edizioko sariak banatu ditu. Lehenengo saria Jose Larak (Cordoba) eraman du Cintas de papel 3 lanagatik; bigarren saria Jose Lopezek (Alacant), Volan...
Ordiziako Ortzadar argazkilari elkarteak Nikolas Lekuona estatu mailako argazki lehiaketaren seigarren edizioko sariak banatu ditu. Lehenengo saria Jose Larak (Cordoba) eraman du Cintas de papel 3 lanagatik; bigarren saria Jose Lopezek (Alacant), Volando cometas lanagatik; eta hirugarrena Jose Beutentzat (Valentzia) izan da, Pray lanagatik. Herriko saria Beasaingo Jose Ignacio Rodriguezek eraman du The green lady at Skagsanden beach lanarekin. Argazki irabazleak eta lehiaketan parte hartu duten beste hainbat, Barrenan egongo dira ikusgai ekainaren 9ra arte.