Ordizian eta Lazkaon jokatuko dute Haurugby txapelketa, bihar
Aurtengo 13. edizioa izango da eta hainbat tokitako 10 taldek parte hartuko dute. Lehenengo faseak Altamiran eta Lazkaon jokatuko dira; finala, aldiz, Altamiran, 14:45etik aurreraNazioarteko XIII. Haurugby txapelketa burutuko da bihar, larunbata, Ordiz...
Aurtengo 13. edizioa izango da eta hainbat tokitako 10 taldek parte hartuko dute. Lehenengo faseak Altamiran eta Lazkaon jokatuko dira; finala, aldiz, Altamiran, 14:45etik aurrera
Nazioarteko XIII. Haurugby txapelketa burutuko da bihar, larunbata, Ordizia Rugby Elkarteak antolatuta. Goizean, emango diote hasiera txapelketari, 10:00etan, eta bi zati izango ditu: goizean taldeen arteko faseak jokatuko dira eta arratsaldean berriz , finalak. Orain arte Altamiran eta Beasaingo Loinatzen jokatu izan da txapelketa, baina aurten, Beasaingo zelaia erabiltzerik ez dagoenez, Lazkaoko Harizti Handi zelaia erabiltzea erabaki dute antolatzaileek.Goizeko saioak 10:00etatik 13:00etara izango dira Altamiran eta Lazkaon. 13:15ean, Ordiziako neskek, lagunartekoa jokatuko dute Gironako GEIEG taldearen aurka, eta finalak 14:45ean hasiko dira eta Altamiran jokatuko dira. Ondoren, festari amaiera emateko, 17:00ak aldera hirugarren zatia eta sari-ematea egingo dira.
Haurugbya maila handiko txapelketa da, izan ere oso maila altua duten taldeek hartu ohi dute parte. Aurtengo partaidetza zerrenda ere ez da txantxa. Oso talde indartsuek hartuko dute parte, hamalau guztira. Pirinioako bi aldeetakoak elkartuko dira. Hala, Aragoiko eta Nafarroa/Errioxako selekzioak, Liceo Frances Madrid, Hospitalet de Llobregat, eta Bidasoaz bestaldeko Biarrizko Olympique, Donibane Lohitzune/Ziburu, U.S Bardos, Tyrosse, Bal (2016ko irabale), Dax, Ovalie, Porte de Bearn eta Boucau Tarnos, Ipar Euskal Herriko errugbiaren adierazleak. Etxeko taldea Orkli-Ordizia izango da.
Neskak pixkanaka gora
Bilbao Hiria zazpiko errugbiko txapelketa jokatu zuten Ordizia Rugby Elkarteko neskek pasa den astebukaeran, eta bigarren gelditu ziren sailkapen nagusian. Agustin Ortiz taldeko entrenatzailearen hitzetan, «sorpresa handia» hartu zuten, horrelako emaitzarik lortzea «espero ez» zutelako. «Oso pozik» dago Ortiz egin duten denboraldi bukaerarekin.
Hamar taldek parte hartu zuten txapelketan, horien artean Gasteiz, Burgos eta Sitges «talde handiek», besteak beste. Finala, Sitgesekoen aurka jokatu zuten. «Ondo aritu ziren» Ordiziako neskak. «Sitges izan zen nagusi» eta Goierriko neskek nekea ere sumatu zuten bukaeran.
Bestalde, Euskadiko Errugbi Federazioak antolatuta, errugbi zazpiko txapelketa jokatuko dute ordiziarrek Arrasaten, datorren ekainaren 3an.