Gabiria eta Legazpi arteko mugan dagoen Aizaleku mendiaren tontorrean (810m) festa egingo dute, igandean. Iaz 50 urte bete ziren hango gurutzea jarri zutenetik, eta ospakizuna izan zen ekainaren 5ean. Aztiria Erretegikoek, aurrerantzean ere egun hori g...
Gabiria eta Legazpi arteko mugan dagoen Aizaleku mendiaren tontorrean (810m) festa egingo dute, igandean. Iaz 50 urte bete ziren hango gurutzea jarri zutenetik, eta ospakizuna izan zen ekainaren 5ean. Aztiria Erretegikoek, aurrerantzean ere egun hori gogoratzeko promesa egin dute, «ahal den bitartean urtero» eta ekitalditxo batzuk prestatu dituzte jairako.
Aizaleku gaineko zabalgu-nean meza-funtzioa izango da aurrena, 11:00etan. Seglare batek emango du, Jesus Mari Iturriotz Aztiriko eta Gabiriako apaizak ezin duelako joan.
Ondoren, inguruko herrietako txistulariak (Legazpi, Gabiria eta Zeraingoak), Miren Deba trikitilaria eta dantzarien aurreskua izango dira.
Hamaiketakoa Aztiria Erretegikoek eurek eramango dute: salda, txorizo eta haragi egosiak, eta edatekoa.